Gure online dendan produktuak erraz, eroso eta azkar erosiko dituzu.

Prozesuan zehar zalantzaren bat izanez gero, Bezeroarentzako Arreta Zerbitzua erabil dezakezu :

Telefonoa: 943250664

Posta elektronikoa:  koboloi2015@gmail.com

(Erosketa egiteko, bezero gisa erregistratu zaitezke; hartara, harremanetarako, bidalketarako eta fakturaziorako behar diren datuak izango ditugu. Prozesua erregistro-inprimakia betez egiten da, eta lehenengo erosketan baino ez da beharrezkoa izango.)

Erosketak bezero gisa erregistratuta edo gabe egin ditzakezu. Erregistratzeak, hurrengo erosketetarako prozesua arinduko dizu. Bidalketa- eta fakturazio-datuak behin bakarrik bete beharko dituzu erregistratzen bazara.

Hasi erosketak egiten, eta saskia betea duzunean, sistemak gidatuko zaitu erregistratzeko prozesuan.

Erregistratuz gero, sistemak "Erabiltzailea" eta "Pasahitza" gakoak emango dizkizu, eta hurrengo erosketa edo kontsultetarako haiek bakarrik erabili beharko dituzu. Gakoak gogoratzen ez badituzu, sakatu "zure pasahitza ahaztu duzu" edo jarri gurekin harremanetan eta eman egingo dizkizugu.

Hauek dira erosketa-prozesuaren urrats zehatzak:

1. PRODUKTUA AUKERATZEA

Aukeratu nahi duzun produktua. Egin klik produktuarekin batera doan "gehitu saskian" botoian. Aukeratutako produktua erosketa-saskiari gehituko zaio (orriaren eskuinaldean), eta bertan adierazi ahalko duzu zenbat unitate nahi dituzun. Errepikatu eragiketa hau erosi nahi dituzun produktu guztiekin. Aukeratutako produktu guztiak gehitzen dituzunean, sartu erosketa-saskian (orriaren eskuinaldean). Beste produkturik gehitu nahi baduzu, sakatu "erosten jarraitu" eta dendako produktuen gunera itzuliko zara. Produkturen bat nahi baduzu eta aurkitzen ez baduzu, jarri harremanetan gure bezero-arretarako zerbitzuaren bidez eta atseginez erantzungo dizugu.

2. ORDAINTZEKO MODUA HAUTATZEA

Aukeratu ondoen datorkizun ordaintzeko modua.

3. ESKAERA BERRESTEA

Erosketa-prozesu osoa amaitu ondoren, mezu elektroniko bat bidaliko dizugu zuk eman diguzun helbidera, eta bertan agertuko dira zure eskaeraren xehetasun guztiak. Mesedez, jasotzen ez baduzu, jarri harremanetan gure Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuarekin.

Ordainketa banku-transferentzia bidez aukeratu baduzu, transferentzia zein banku-kontutan egin ere adieraziko dizugu.

Erosketaren aktibazioa arindu ahal izateko, bidali gure Bezeroarentzako Arreta Zerbitzura transferentzia-egiaztagiria posta elektronikoz, eta argi eta garbi adierazi izena eta eskaera-zenbakia.

Produktuak eskuratzea dendako izakinen mende dago. Produkturen bat unean agortuta badago, berehala jakinaraziko dizugu.