Eskaera egiterakoan, zure beharretara ondoen egokitzen den ordaintzeko modua aukeratu ahal izango duzu:

BANKU-TRANSFERENTZIA

Eskaera amaitu ondoren, xehetasunez jakin ahal izango duzu guztizkoa, berehala iritsiko zaizun mezu elektroniko batean. Jaso ondoren, transferentzia bat egin beharko duzu adierazitako kontura.

Transferentzia banku-kontu horretara egiten duzunean, bidali frogagiria posta elektronikoz gure helbide elektronikora.

Frogagiria jaso orduko, bideratuko dugu eskaera.

PAY PAL

Pay Pal kontua baduzu, sistema horren bidez ordaindu ahal izango duzu eskaera. Ordaintzeko modu hau hautatu eta urratsak jarraitu besterik ez duzu egin behar. Erraza, erosoa eta segurua!

KREDITU/ZORDUNKETA TXARTELA

Txartelarekin ordaindu ahal izateko, aukeratu ordainketa-metodo hau eta jarraitu adierazitako urratsak. Programak REDSYS ordainketa-pasabide seguru eta ezagunaren web-orrira eramango zaitu, eta han beteko dituzu eremuak zure txartelaren datuekin. Prozesu guztia REDSYSen egingo da; horrela, prozesua oso segurua izango da, eta amaitutakoan, gure orrira eramango zaitu berriro, eskaeraren prozesua amaitzeko.

JASOTZEAN ORDAINTZEKO

Ordaintzeko modu honekin, eskaera jasotzen duzun unean bertan ordainduko diozu garraio-enpresari. Ordaintzeko modu horrek % 5eko errekargua du, gutxienez 3,25 €+ BEZ, eta erosketa-saskian adierazten da.

 

Ohar garrantzitsua

Ordaintzeko modu hau 300 €-tik beherako eskaeretarako baino ez da onartuko. Zure eskaerak zenbateko hori gainditzen badu, sistemak ez dizu utziko modalitate hori aukeratzen, automatikoki ezkutatuko du eta.